XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur goizean ohe burukoa barriztau egin behar izan dot: Xto. ANEMIREN ETA NI.

Oraingoan lehengoa baino gorago eta hizki handiagoz.

Era berean fedea gertuago sentidu dot.

Dana beharrean nago.

Ustez lehen baino be lagunduago nagola, funtsean minorian baino ez.

Nere lehenengo estrategia (bartko logalduak apur bat erakutsi dauste) neure idaz-maniak euren bistatik gordetea izan da eta, hatarako berebiziko diatort goiko pisu hau.

Hemen gainera, Kristo, Anemiren eta ni ez gara gitxiengo.

Deskuidoan burrukariak honagino etorri eta neure lan subersiboa ohartuz, abortatzea-edo otu ez dakien, ia osatu daukadan lehen kuadernoa kurtxoian gorde eta beste hau hasi dot.

Idazmania ezeze, euskaltasuna be gorde egingo dautset, begien bistan azaletik be euskaldun eztiren mutiko honeei.

Espetxe bizitza oraintxe gizarte bizitzaren espilu egokitu jatala uste dot.

Euskaldunok Euskalerrian gitxierengoa garelarik be, uriguendarrak Uriguenen gehiengoa sentiezen gara, Alkateari berari uju egiten ausartzeraino.

Hemen gitxiengoa nazenez, kuku egitea erabagi dot.

Bakoitzean bakoitzeko estrategia jokatu.

Qué estás haciendo ahí arriba jadanik hots egin dauste, estoy observando si sois hombres de palabra erantzun deutset, bartko agindua gogarazo.

Ez dakit ezertarako balioko daustan oharrak, baina dagoneko nire kuaderno barria osorik dago eta aurrera noa, espedienteari falta jakozanak osatzera.

- Supongo que estarás de acuerdo Eskuetara luzatu eustan espedientea polizi arraiak irakurri eta gero.

Ez neuntsan behingoan erantzun; jakin be ez nenkian eritzia eskatzen eustan ala amoremon nengion.